Tolosako San Joan festak 2022

Zenbait aldaketa, sanjoanen bueltan

Ataria 2022ko ekainaren 17a

Bihar eta hilaren 24an, Rondilla kalea itxita egongo da; bestetik, etzi Orkestrina Band Jazpana taldeak eskainiko duen kontzertua Zerkausiara lekualdatu dute, eguraldi iragarpenagatik.

San Joan jaiak hastear diren honetan, trafiko aldaketak izango dira Tolosan datozen egunetan. Bihar eta hilaren 24an, Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzat, 7:00etatik 00:00etara.

Ondorioz, Rondilla kaleko 34 zenbakiko autobus geralekua Santa Klarara (Zumarditxikia) aldatuko da. Rondilla kaleko geralekua zerbitzuz kanpo egongo da trafikoa itxita dagoen bitartean.

Igandean Orkestrina Band Jazpana taldeak, Buru Bihotzez elkartearekin lankidetzan, Alondegia plazan eskaini behar zuen Oroitzapenerako kontzertua lekualdatu egin da eguraldi iragarpena (tenperatura altuak eta ekaitz arriskua) dela eta, eta Zerkausian izango da. Ordua mantendu egingo da, eta beraz, 11:30ean izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!