Tolosako San Joan festak 2022

Saskibaloiak Tolosa hartu du

Naiara Roldan de Aranguiz 2022ko ekainaren 11

Tolosako Alondegia plazan izan dira goizean 3x3 saskibaloi txapelketak, alebin eta infantil mailan. Eta arratsaldean, berriz, San Frantzisko etorbidean, kadeteak, juniorrak eta seniorrak.

San Joan jaiak gerturatu ahala TAKEren ohitura izaten da saskibaloia kalera ateratzea. 3x3 lehiaketaren bitartez TAKEko harrobia gaur bere egunaz gozatzen ari da.

Goizean, Alondegia plaza hartu dute saskibaloi jokalari eta zaleek eta euren onena eman dute hiru hiruren kontrako lehiaketan. Joko garbiaren aldarria uneoro entzun da esatariaren ahotik eta neska-mutilek lehiaz disfrutatu dute, baloia saskiratzen ahalegintzen ziren bitartean.

Azeri beltzak, Malakak, Mutil koskorrak, Etxeko txoizoak, Okau, Winner, Atsedena Laukers, Coca Juniors, Iratxo urdinak, Txirifinak... bezalako taldeak elkarren lehian aritu dira Alondegian. Festa eta kirola uztartutik, TAKEren ekimenez, saskibaloia kale eta kaletarrei gerturatuz. 

Arratsaldean, berriz, kadeteen, juniorren eta seniorren txanda izan da. San Frantzisko etorbidean jarri dituzte kantxak, eta herritar ugari gerturatu da partidez gozatzera. Nesken 10 talde eta mutilen 36 talde lehiatu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!