Tolosako San Joan festak 2022

'Cuadricula festiva' kartelak irabazi du sanjoanetako kartel lehiaketa

Ataria 2022ko ekainaren 1a

San Joan festak iragartzeko kartel lehiaketako epaimahaiak hautatu du irabazlea, aurkeztu diren 47 proposamenen artean; Enrique Diaz Nuñez da egilea.

Bi urteren ondoren, bueltan dira San Joan jaiak, eta dagoeneko aukeratu dute festak iragartzeko kartela. Cuadricula festiva izeneko kartelak irabazi du aurtengo kartel lehiaketa, eta beraz, 2022o sanjoanetako irudia izango da; Enrique Daaz Nuñez da egilea. "Guztira, 47 proposamen aurkeztu dira lehiaketara, eta modu parekidean osatutako epaimahai profesional batek hautatu du irabazlea, proposamen anonimo guztien artean", adierazi du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!