Tolosako San Joan festak 2022

Batasuna elkartearekin eskopetari  ateratzeko aukera

Ataria 2022ko maiatzaren 31

Batasuna elkarteak esan du zerrenda ireki duela jada, San Joan jaietan eskopetari ateratzeko. Izena emateko 619 32 28 20 telefono zenbakira deitu behar da hilaren 10a baino lehen.

Eskopetariak San Joan egunez ateratzen dira, ekainaren 24ean. Plaza Zaharrean biltzen dira lehenengo Tolosako Musika Bandarekin eta ondoren ateratzen dira desfilean herriko kaleetan barrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!