Odriozolak, hala ere, argi du bere ofizioan beti ikasteko prest egon beharra dagoela: teknika berriak, modak, joerak berriak... Eta bezeroen eskaera berrietara moldatzeko gertu egotea. Lantalde osoa murgiltzen da etengabeko trebakuntzan. «Hori dela eta, ohiko gure zerbitzuak berritu eta erritual zerbitzu bihurtu ditugu: mozketa errituala, kolore errituala eta argitasun erritula», zehaztu du. «Erritual hauekin bezeroei zerbitzu osoa eta profesionala eskaintzen diegu. Izan ere, erritualen bidez gauzak ahalik eta ondoen egiteko prest izaten gara, bezeroentzat emaitza onenak lortzeko».
Honekin ile-apaindegian zerbitzu berriak eskaintzeko prestatzen ari dira etengabe, ile osasuntsua izatea ardatz hartuta. Balayage izenekoa ilea argitzeko teknika bat da, baina modu berezian izaten da, ez baita aldaketa bortitzik nabarmentzen, oso modu difuminatuan geratzen delako. Anti-frizz edo ile harrotuaren aurkako tratamenduaren bitartez ilea leuna geratzen da, distiratsuago eta osasuntsuagoa, bere berezko izaera galdu gabe. Lisatu perfektua teknikarekin ilea lisatzez gain, egoera goxo batean geratzen da, mugimenduarekin, lau hilabete inguru. Ez da geratzen zanpatuta, baizik bolumenarekin, eta ondoren ileak bere berezko izaera berreskuratzen du. Odriozolak garrantzia handia ematen dio bezeroarekin izaten duten harremanarekin: «Aurretik diagnostikorako tarte bat hartzea beharrezkoa da, bezeroarekin patxadaz hitz egiteko, beraiei entzun eta zerbitzu egokienak proposatzeko. Helburua da norberaren irudia hobetzen laguntzea».
Honekin ile-apaindegian leku urbano eta moderno bat aurkituko du bezeroak, ongizate esperientzia bat. «Bezeroaren edertasuna eta bere ilearen osasuna zaindu nahi dugu, baina guztiaren gainetik barrutik hobeto sentiaraztea nahiko genuke. Giro atsegina sortzeko lan egiten dugu, zentzumen guztiekin bizitu dezan Honekin esperientzia», dio Odriozolak. «Gure izateko eta lan egiteko moduak definitzen gaitu. Zintzotasuna, zoriontasuna, jasangarritasuna edo bikaintasuna egunero aplikatzen saiatzen gara gure lanean. Ile-apainketa ulertzeko modu berri batera gonbidatzen ditugu bezeroak».
HONEKIN ILE-APAINDEGIA
- Helbidea. Santa Maria plaza 1, behea; Tolosa
- Telefonoa. 943 67 22 44
- Whatsapp. 943 67 22 44
- Instagram. @estilistak_honekin_peluqueria
- Facebook. @Honekin