Produktu tradizionalak alde batera utzi gabe, produktu berriek ere lekua dute dendako apaletan. Orain, gainera, hainbat zerbitzu berri jarri dituzte martxan, euren bezeroak zaintzeko helburuarekin.
Laukote profesional batek osatzen du Saberri; horiek dira Garbiñe Mozo, Yeray Garcia, Amaia Ruiz, eta Susana Ortiz, hain zuzen ere. Euren helburua bezeroak zaintzea da, eta dendan erosketaren bat egiten duen bezeroak gustura ateratzeaz arduratzen dira ere. Horregatik, bezero bakoitzaren egoeran sortzen diren behar eta nahiei aholkuak ematen dituzte, kalitate eta prezio hoberena eskainiz. Finean, egunetik egunera Saberrin gauzak «zuzen» eta «ondo» egitea gustatzen zaiela erakusten dute. Euren lanaren erakusleihoa dute kabina.
Makilatzeko txokoa bezala ezagutzen dute gehienek, baina bertan beste hainbat zerbitzu gehiago ere eskaintzen dituzte. Orain, ordea, beste bi zerbitzu berri gehitu dizkiote zerrendara eta horietako bat egun modan dagoen betileetako permanentea da. «Betileen kurbadura modu naturalean altxatzeko eta nabarmentzeko tratamendu aproposa da, betileordeak erabili gabe», azaldu dute. Tratamendu honetan betileen tindagaia ere aplikatu ohi dela gehitu dute, «betileen bolumen eta intentsitate handiagoa eta begietan argitasun gehiago lortzeko asmoarekin». Betileetako maskara ordezkatzeko ere balio du, gainera. Tratamenduak guztira hilabete batetik bi hilabete bitarteko iraupena du.
Bekain-ijezketa da zerrendan gehitu duten azken zerbitzua. Hau, ordea, bekaineko bilgarriari ezartzen zaion tratamendu erdi-iraunkorra da, «ilea leundu eta bezeroak nahi duen forman finkatzeko, bi hilabeteko iraupenarekin». Bezeroen nahi eta beharretara egokituz, tratamendu honetan ere bekainen tindagaia erantsi daiteke. Aurpegiko depilazioa ere egin izan ohi dute, baita manikura erdi-iraunkorra ere. Azken hori manikura arrunta baino tratamendu eraginkorragoa da, eta, batez ere kolorearen iraupenean du eragin handiena. Gainera, manikuraren munduan oso ezaguna den eta berme handiagoa duen marka berri batekin lanean hasiko direla kontatu dute. 33 urteetako esperientziak eta bezeroekin sortzen duten konfiantzak egiten du berezi Saberri, eta ilusioz beterik bidean aurrera jarraituko dute.
SABERRI LURRIN-DENDA
- Helbidea. Kale Nagusia, 17, Tolosa
- Telefonoa. 943 67 11 28
- Webgunea. Saberri.com
- Helbide elektronikoa. saberri@saberri.com
- Instagram. @perfumeria_saberri