2020ko abenduan zabaldu zituen Miren harategiak lokal berriko ateak. Zehazki, Tolosako Nafarroa etorbideko 15. zenbakian. Lokal berriak sukalde berria ekarri zion, prestatutako jakiak bertan sukaldatzeko aukera eskainiz. Geroztik, etxeko errezetak bertan prestatzen dituzte, ahalik eta azkarren, denen eskura izateko.
Zerrenda luzea eskaintzen dute, eta tartean, bezeroek prestatutako platerak erosteko aukera zabala dute, gainera. Lehen platererako paellak, entsaladak, budinak eta tortillak eskaintzen dituzte, besteak beste. Bigarren platererako ere aukera zabala dute: haragia, izan erreta, saltsan edo beste hainbat eratara. «Lehen txekorra erabiltzen genuen, baina orain gure produktuetan txerrikia ere erabiltzen dugu. Horrekin, saltxitxak, gordinik jateko txorizoa edo saltxitxoia bezalako jakiak prestatzen ditugu», kontatu du Miren Pagolak. Hala ere, bezeroek harategian aurki ditzaketen produktu izarrak, dudarik gabe, txistorra eta kroketak direla azpimarratu du. Izan ere, iazko abenduan lehen aldiz Euskal Herriko XXIII. txistorra lehiaketan parte hartu eta txapela eraman zuen harategiak. Kroketen kasuan, berriz, bost zaporetako kroketak egitetik, 14 zaporetako kroketak egitera iritsi dira.
Menua osatzeko, etxeko postreak ere mimoz prestatzen dituzte: arroz esnea, torradak, esne frijituak, flana, natillak eta gazta tarta, besteak beste. Lokaleko berrikuntzak ere, ordutegi aldaketa ekarri zuen. Geroztik, astegunez 08:30etik 20:30era zabalik izaten dute, eguerdietan itxi gabe, eta larunbatetan, 08:00etatik 13:30ak arte.
Gerturatu ezin duenarentzat Whatsapp zerbitzua jarri dute martxan, eta 606 543 249 zenbakira deituta egin daitezke eskaerak. «Hori bai, denborarekin egin behar dute eskaera, bezeroak etortzen direnerako guk aldez aurretik prestatuta izan dezagun», esan du. Horrez gain, etxerako zerbitzua ere badute, baina, kasu honetan, Tolosa&Co-ren Gogoko zerbitzuaren bidez egiten dute.
MIREN HARATEGIA
- Helbidea. Nafarroa etorbidea, 15, Tolosa
- Telefonoa. 943 65 07 84
- Whatsapp zerbitzua. 606 543 249
- Instagram. @miren_harategia