«Ez gaude garai oso onean dirua geldirik uzteko planteamendurik egin gabe», esan du Iñaki Apezetxea Arratibelek, Tolosako agentziaren arduradunak. «Finkoan dagoen interes baxuak eta egun dagoen inflazio handiak konturatu gabe deskapitalizaziora eramaten du. Denetarako finantza produktu ditugu, baina pertsona bakoitzaren helburuak eta beharrak kontuan hartu behar dira».
Hain modan dauden BGAE-ak (EPSV) ez daudela zertan egin behar dio Apezetxeak, bezeroak desgrabatzeko beharrik ez badu. Gai honen inguruan, bezeroei bere ibilbide profesionalaren inguruan galdetzen diete, asko egon direlako Geroa-ra atxikita. «Agian lanpostuz aldatzen dute, eta ez dakite eskubide ekonomiko batzuk dituztela, eta beraz, jendeak onerako sorpresak hartzen ditu», zehaztu du.
Etengabeko prestakuntza jasotzen dute lantaldeko kideek, eta pertsona bakoitza espezializatua dago arlo ezberdinetan. «Ezin da guztiaz dena jakin, oso zabalak eta tarteka aldakorrak baitira aseguruak eta finantzak», esan du Apezetxeak. Aurrerapen digitalak ezinbesteko osagarriak dira, baina Biurrarena Aseguruetan ez dutela inoiz tratu pertsonala ordezkatuko diote. «Aurrez aurre egotea da onena». Bestalde, Tolosarekin duten inplikazioa nabarmendu dute: «Tolosa&Co elkarteko kide gara 2021etik. Gurekin poliza bat kontratatzen duen bakoitzari Tolosa&Co-ren parte den edozein dendatan gastatzeko 20 euroko bonu bat oparitzen diogu». Tratu pertsonalari garrantzia handia ematen diote. «Guretzako izango balira bezala egiten ditugu aseguruak», esan du Apezetxeak. «Argi azaldu behar dira gauzak, eta batez ere galderak egin, nahiz eta galderaren bat diskreziorik gabekoa iruditu hasiera batean». Adibidez, beste agentzia batetik osasun edo bizitza poliza bat aldatzeko garaian bezeroari beti aurre-existentzia bat dagoen galdetu behar zaio, hau da, osasun arazoren bat izan ote duen, poliza berriak ez baitu hori bere gain hartzen. Izan ere, orokorrean oso barneraturik daude kotxeko edo etxeko asegurua egitea, baina askotan gure bizimodua, osasuna, lanbidea edota ondarea nola babestu daitekeen landu gabe geratzen den atala izaten da.
Biurrarena Aseguruetatik ez dute arazorik inoren etxera, baserrira edo enpresara gerturatzeko. «Gonbita egiten diegu, beraz, konpromisorik gabe gure bulegora etortzeko edo beraiengana joateko hitzordua egiteko», esan du Apezetxeak. «Beti laguntzeko prest egongo gara».
Biurrarena Aseguruak
- Helbidea. San Frantzisko 41, behea, Tolosa
- Telefonoa. 943 69 80 54
- Whatsapp. 603 58 54 69
- Webgunea. Segurosbiurrarena.com