Bertso saio musikatua (1) (Tolosa, 2022-03-18) (40'23'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko martxoaren 31

Tolosako Fronton Jatetxeak antolatuta, bertso saioa burutu da jatetxe bertan. Sei protagonista igo dira oholtzara: Gari Otamendi eta Antton Aranburu musikariak; Oihana Iguaran, Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariak. Gai-jartzaile lanetan Gari Lobregat jardun da.

Segidan datozen ofizio eta gaiak ikus et entzun ahal izango dituzu lehenbiziko bideo honetan:

  1. Agurrak.
  2. Hirurak. 2020ko maiatzean tabernak ireki zituzten. Irazu, tabernan egon gabea, kafesne batekin darama arratsaldea. Oihana, txikitero profesionala. Amaia, tabernaria.
  3. Agirre, puntuei erantzuten.
  4. Iguaran eta Irazu: Fronton Jatetxea ireki berria da. Afaltzera etorri dira. Oihanak edozer jango luke baina mixkirrina da Jexux Mari.
  5. Irazu: “munduari begira jarri eta zerbait gaizki ari garenaren susmoa daukat”.
  6. Amaia eta Oihana. XIX. Mendearen amaiera. Bertsoak euskaraz eta gazteleraz egiteko ohitura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!