Bertso saio musikatua (2) (Tolosa, 2022-03-18) (32'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko apirilaren 4a

Tolosako Fronton Jatetxeak antolatuta, bertso saioa burutu da jatetxe bertan. Sei protagonista igo dira oholtzara: Gari Otamendi eta Antton Aranburu musikariak; Oihana Iguaran, Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariak. Gai-jartzaile lanetan Gari Lobregat jardun da.

Bigarren bideo honetan beste gai hauek jorratu zituzten bertsolariek:

  1. Oihana. Iñauterietan talde bortxaketa eman zen Tolosan.
  2. Amaia eta Jexux Mari. Baratze sailtxo bana egokitu zaie. Landareak erosi eta tabernara joan dira. Arratsaldeko 4retan oraindik bertan daude. Lanerako asmorik ez?
  3. Hirurak. Irazu irrati esataria da. Agirre eta Iguaran, tertulianoak. Tertulianoek denetik omen dakite. Den-denetik?
  4. Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!