COVID-19aren eskolako protokoloaren aurkako sinadura bilketa egin dute

Ataria 2022ko martxoaren 26a

Bizitza plataformak sustatuta, informazioa banatzearekin batera sinadura bilketa egin dute Tolosako Trianguloa plazan.

COVID-19aren inguruko neurriek "kalte fisiko, psikologiko eta emozionalak" eragin dituztela azaldu du Bizitza plataformak bere eskuorrietan. Kataluniako eta EAEko pediatrak "osasun" murrizketak bertan behera uzteko eskatzen ari direla gaineratu du. Hori horrela, sinadura bilketarekin Hezkuntza sailari eskatu nahi diote eskolako protokoloa kentzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!