2022/03/26 10:00 - 12:00
Herrikide ikastetxearen elkartasun kanpaina.
Aurten Itaka-Eskolapioensareak Bolibian, Kamerunen, Gabonen, Indian, Mozambiken, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Senegalen eta Venezuelan dauden hogei ikastetxeri lagundu nahi die, bertan egiten duten lanari bultzada bat emateko. Kanpainan lortutako diru guztia ikastetxe horiei laguntzera bideratuko dugu, ikasleek, hezitzaileek eta familiek euren ingurunea eta errealitatea aldatzen eta eraldatzen jarrai dezaten.
Tolosarrek kanpainan laguntzeko aukera izango dute. Dortsalak erosteko aukera egongo da 2 euroren truke eta markatutako ibilbidean nahi dituen kilometroak egin ahal izango ditu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?