Ukrainarako material bilketa egiten ari dira

Ataria 2022ko martxoaren 17a

Ana Yurd elkartea Ukrainako errefuxiatuei laguntza eskaintzeko material eta produktu bilketa egiten ari da Tolosako San Esteban auzoko 6. zenbakian.

Tarana Karim elkarteko kidea da eta herritarrei dei egin die bakoitzak ahal duena eskaini dezan. Higiene produktuak, sendagaiak, elikagaiak edota baldintza onetan dauden neguko arropak biltzen ari dira. Baita lo zakuak, mantak, esterilak edota kartoizko kaxak, paletak eta zintak ere.

Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara daude lokalean, eta igandeetan ere bazkalostera arte bertan egon ohi direla kontatu du Karimek.

Bildutako materialaren zati bat bertan uzten dute, "hona iristen diren errefuxiatuentzat", baina gainerakoa kamioietan kargatu eta Irungo mugara bidaltzen dituzte, handik Poloniarako bidea hartzeko.

Jasotzen ari diren erantzunarekin "oso eskertuta" daudela esan du Karimek, eta eskerrak eman dizkie beren alea jarri duten Tolosaldeko herritarrei zein lanean ari diren boluntarioei.

Erlazionatuak

Eslovakiara joan-etorria, ukrainarrak laguntzeko

Asier Imaz / Irati Saizar 2022 mar 17 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!