Jatorkinek sinadurak bilduko ditu etorkinak legezko bihurtzeko

Ataria 2022ko martxoaren 10a

#HELErregularizazioaGipuzkoa ekimenarekin bat eginez, Jatorkin elkartea sinadurak jasotzeko puntu finkoa bihurtu da (Larramendi, 9). Estatu mailako ekimena da, 500.000 pertsona etorkinen erregularizazioa lortzeko helburua du. Espainiar nazionalitatea izan eta hemezortzi urtetik gorakoek sinatzeko aukera izango dute.

Sinadura horiek guztiak bilduz gero, Espainiako Parlamentuan 500.000 pertsonen erregularizazioa aztertzea lortuko litzateke. Honela, gizaki bakoitzaren oinarrizko eskubideak aintzat hartzea lortuko litzateke, Jatorkin elkarteak azaldu bezala. Kontrara, irregulartasunak lan esplotazioa, erakundeekiko ikusezintasuna, legezko babesik eza edo funtsezko zerbitzu publikoetatik baztertzea dakar, hezkuntza eta osasuna barne.

Legezko ez izateak gizarte osoari kalte ere ekartzen diela gogora ekarri du Jatorkinek: "Gizarte osoarentzako ekarpen ekonomiko eta fiskal handia galtzea".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!