Udal gobernuaren informazio politika salatu du EH Bilduk

Ataria 2022ko mar. 10a, 07:58

Aurrekontuko hainbat proiektu aurreko legealdikoak direla salatu du EH Bilduk. ATARIA

Tolosako EH Bilduk «objektibotasuna eta gardentasun falta nabariak» leporatu dizkio udal gobernuari eta herritarren parte hartze prozesuen gaineko hausnarketa galdegin dio.

Tolosako EH Bilduk herritarren parte hartzearen alde egin du herriko aurrekontuak diseinatzeko orduan.

Olatz Peon alkateak prentsaurreko bidez jakinarazi zuen iragan otsailaren 4an, aurrekontu proiektuaren txostena herritarren eskura, ikusgai zegoela Tolosa.eus webgunean. «Gardentasunaren aldeko ariketan osatu eta jarri da herritarren eskura 2022 urteko aurrekontuen inguruko txostena, modu grafikoan eta errazean herritarrek informazio osoa izan dezaten». Bada, Olatz Peonen orduko hitzak kritikatu ditu orain Tolosako EH Bilduk: «Laburpen txosten grafikoa eta ulerterraza osatzea egokia bada ere, aurrekontuak bere osotasunean egon beharko lukete web orrian eskuragarri behin behineko onarpena ematen den unetik, azterketa sakonagoa egin nahi duen edonorentzat, eta nola ez, alegazioaren bat aurkeztu nahi duen herritar zein eragile ororentzat».

EH Bilduren ustetan administrazioaren lana bada herritarrari informazio «zehatza eta gardena» ematea, «kalifikatiborik gabea», alegia. Baina Tolosako Udalak egindakoa bestelakoa izan dela azaldu dute koalizio abertzaletik: «Kasu honetan baina, balorazio subjektibo asko topatu daitezke, propaganda hutsa, alegia». Esaterako, orain artean iragarritako proiektuak eta egin gabeak, berriro ere berriak bailiran aurkeztea leporatzen diote EAJk gidatzen duen gobernuari. Proiektu hauen zerrenda luzatu dute EH Bildutik: Zumardi Txikiko obra, kultur etxekoa, Emakumeen etxea, Gorriti plaza, Abegiko lanak, Paper kalea... Lan hauek «legealdia hasi zenetik behin eta berriz» aipatu direla salatu dute EH Bildutik, zenbaitzuk «baita aurreko legealditik ere».

EH Bilduk ez du zalantzan jartzen udal gobernuaren egitea publizitatea aktiboa egitea dela, baina alderdi politiko honen ustez «objektiboa, argia eta zehatza» izan behar da; «konpromisoak nola betetzen diren modu frogagarrian» azalduz. 

Parte hartzea

EH Bilduk txalotu du udal gobernuaren asmoa herritarren parte hartzeari dagokionez: «Gobernuaren ahalegin bat egon da». Bainak, ordea, ondoren etorri dira: «Argi dago herritarren inplikazioa eta atxikipena ez direla lortu». Azken bileran EH Bilduk jakinarazi bezala sei herritarrek baino ez zuten parte hartu. 

Honela, parte hartze eskasari egin dio erreferentzia koalizioak: «Prozedura nahasia izan da, herritarren proposamenak itxuraldatu dira gobernuaren aurrekontuetara egokitu eta txertatu ahal izateko». Ezinbestean beraz, EH Bilduk Tolosako udal gobernuari eskaera luzatu dio: «Herritarron inplikazioa handitzeko parte hartze metodologietan sakontzen ja

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!