Azken maukak kalera aterako dira larunbatean

Ataria 2022ko martxoaren 10a

Ohikoa den moduan, beherapen denboraldia amaierara iritsi den honetan, Tolosako dendek azken maukak kalera aterako dituzte larunbatean, Braderie azokaren barruan.

Tolosa&Co merkatari elkarteak larunbaterako egitarau zabala prestatu du, herritarrak Tolosara bertaratu eta beherapenek utzitako azken aleak eros ditzaten. 

Honela, 10:00etik hasita eta 20:00era bitartean dendek beherapenetan dituzten produktuak kalera aterako dituzte. Gaztetxoenen gozamenerako, txu-txu trena herrian zehar ibiliko da bueltaka, 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 ordutegia betez.

Arratsaldean berriro ere umeei begirako ekitaldia antolatu du Tolosa&Co elkarteak. Izan ere, erraldoi eta buruhandi konpartsaren kale animazioa izango da 16:30ean hasita eta 18:00ak bitartean. Eta azkenik, tolosarrek inauterien arrastoa oraindik gainean dutela, berriro ere txarangaz disfrutatzeko aukera izango dute 17:00-19:30 artean.

Azken batean, herritarrek txartelak astindu eta merkatariei denboraldiko azken produktuak agortzen laguntzeko helburua du Braderie azokak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!