Behieko esneki ekologikoen makina Tolosako San Frantzisko pasealekuan zegoen kokatuta inauterien aurretik, baina, jaiak hasi aurretik bertatik kendu zuten, eta egun Emeterio Arrese plazan dago. Behiekotik esan dutenez, lekualdaketa ez da izan inauteriengatik, eta bertan geratuko da makina, beraz, aurrerantzean bertako esnekiak eros nahi dituztenek Tolosako Emeterio Arrese plazara jo beharko dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?