Aurtengo zezen plazako azken lasterketa

Leyre Carrasco 2022ko martxoaren 6a

Piñata igandearekin agurtu dituzte beste urte batez inauteriak, eta gaztetxoenek xexen festaz gozatu dute azkenekoz, Kalean txarangak alaituta.

Inauteri doinuak azkeneko aldiz entzuteko aukera izan dute tolosarrek gaurkoan. Goizean, Gernika Arbola plazatik irten dira buruhandi eta erraldoiak, Tolosako Dultzaineroek lagunduta. Arratsaldean, berriz, gaztetxoenek hartu dute azkenekoz zezen plaza eta xexen festaz gozatzeko aukera izan dute, Kalean txarangak alaituta. Giro aparta zegoen plazan. Ikusle mordoa ez ezik, haur asko izan dira zezenaren aurrean korrika egitera ausartu direnak. Xexen festa amaituta, kalejira egin dute aurtengo inauteriei amaiera emanez.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!