Ukrainar errefuxiatuen aldeko elkarretaratzea, bihar, Tolosan

Ataria 2022ko martxoaren 4a

Ana Yurd elkarteak antolatu du, Tolosako Udalaren laguntza eta babesarekin, eta 17:00etan izango da, Trianguloa plazan; egun osoan zehar, elikagaiak eta oinarrizko produktuak bilduko dituzte kultur etxean.

Tolosako Udalak Ana Yurd elkarteak ukrainar errefuxiatuei laguntzeko antolatu duen janari eta material bilketa nahiz elkarretaratzea babestu ditu, eta  deialdi horietan parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei. Elkarretaratzea bihar izango da, 17:00etan, Trianguloa plazan.

Bestetik, elikagai eta material bilketa ere egingo da kultur etxeko areto nagusian, egun osoan zehar. Igandean, berriz, bildutako materiala sailkatu eta bidalketa antolatuko du elkarteak. Tolosako Udala arduratuko da biltzen den materialaren bidalketa gastuez.

Ondorengo materiala bildu nahi dute:

  • Premiazko higiene produktuak
  • Haurrentzako arropa
  • Pixoihalak
  • Hotzari aurre egiteko neguko arropak: prakak, elastikoak, azpiko arropa termikoa, galtzerdiak, lo zakuak...
  • Etxetresna elektroniko txikiak: buruko linternak, linternak, pilak...
  • Elikagaiak: arroza, lekak, pasta, intxaurrak, fruitu lehorrak, txokolatea, barra energetikoak, proteina barritak, gailetak, janaria latan, haurrentzako janaria, edota iraungitzen ez den edozein jaki.
  • Osasun material osagarriak: osasungintzako alkohola, bendak, kotoi artilea, erabilera bakarreko eskularruak, ur oxigenatua, Betadine, eskuetako desinfektatzailea...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!