Gertatutakoak errepasatzeko unea

Ataria 2022ko martxoaren 2a

Hauster eguna baino momentu hobeagorik ba al dago inauterietako errepasoa egiteko?

Inauteriak bereziak dira gurean eta hauek gozateko modu asko daude. Tolosaldeko Atariako langileok argi dugu, kaleko gertaerak zuei kontatuz gozatu nahi izan ditugu. Nahiz eta atseden gutxi izan dugun sei egun hauetan, txilaba, ileordeak, jantzi bereziak... jarri, festan murgildu eta gertatu den horren berri eman dugu. Hasi txupinazoetatik eta azken ekitaldietarainoko material sorta bildu dugu aurten ere: argazkiak, bideoak, audioak, elkarrizketak, iritziak...

Gaur berriz, atseden eguna dugu, azken urteetan merezitako atseden egun bezela gorriz markatua izaten dugu gure lan-egutegian Hauster eguna. Hala ere, ba al da egun hau baino momentu hobeagorik azken egunetako errepasoa egiteko? Horixe egin nahi genuke guk ere, eta guk bildutako material guztia, egoki sailkatu eta segidako puntuetan daukazue:

Gainera, gogoratu, inauterietako mozorrorik onena saritu nahi dugula. Sari bikainak ditugu irabazleentzat eta horretarako hemen sartu eta zure argazkia igo besterik ez duzu egin beharko. Animatu eta zorte on!

Eta amaitzeko, eskerrak eman nahiko genizkieke inauterien jarraipena egiteko Tolosaldeko Ataria aukeratu duten guztiei. Eta noski, eskerrak baita Atarikideei, hauei esker guztia kontatzeko aukera izaten dugu eta.

Gure leloa "Egiten Duzuna Gara" da eta egiten duzuelako garenez, zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago eta hobeto kontatzeko aukera izango genuke, horregatik, eta oraindik ez baldin bazara, zu ere Atarikide izatea beharrezkoa dugu. Animatu eta egin Atarikide! Hemen duzu horretarako aukera

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!