Indar apurrak ateratzeko eguna

Ataria 2022ko martxoaren 1a

Inauterien ajea nabaritu da goizean; ez da umorerik, dantzarik eta musikarik falta, baina jende gutxiago ibili da kalean eta giroa aurreko bi egunetan baino lasaiagoa izan da.

Bukaeran dira Tolosako inauteriak. Egia da Piñata igandea dugula aurretik, baina inauterien hoberena pasa da jada. Asteartita egun lasaiagoa izaten da eta konpartsa zein kuadrilla askok Zaldunitako mozorro edo gaia errepikatzen dute. Giro ederra zegoen gaur ere, baina nabaria izan da nekea. Kostata bete da San Frantzisko pasealekua, eta inguruko kaleetako ikuskizun txikiei ere kosta egin zaie martxan jartzea. Behin ileorde, mozorro eta makillajearekin apainduta, Asteartitak Zaldunitako kutsua hartu du, eta azken indarrak bildu dituzte herritarrek inauteriak ondo bukatzeko.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!