Zezenen aurrean, zilipurdika

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko martxoaren 1a

Asteartita egunean, goizeko lehen hitzorduetako bat izan ohi da Pattar Zezena; elkarteetako txarangek alaitu dute ekitaldia, eta tartean, eroriko ugari izan dira.

Goizean goiz pattarra edateko aukera izan dute herritarrek alboradan, ondoren, txarangekin batera, kalejiran igo dira zezen plazara, eta bertan, zezenak zituzten zain. Hondar gainean gertatutakoa ikusita, barrez lehertu da publikoa. Behera jaitsi diren zenbait ausartek ezin izan dute zezenek emandako kolpeetatik ihes egin, eta izan dira zezenak harrapatu gabe ere lurrera erori direnak; tragoa eskuetan zuela, zezenak harrapatu, lurrera erori eta oraindik ere tragoak bere horretan mantentzea lortu du batek. Hori izaten da Pattar Zezenaren magia; batzuen ausardia eta grina, besteen algara bilakatzen da.

Erlazionatuak

Zinbuluka eta zanbuluka, jendearen gainetik

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 mar 01 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!