Jaiki edo jarraitu, pattar zezenerako

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko martxoaren 1a

Alborada bukatzen ari denerako, prest egoten dira Pattar Zezenean parte hartzen duten txarangak, Zaldunita egunean Udal Musika Bandak egiten duen bezala, diana jotzeko.

Udal Txistulari Bandak alborada amaitu duenean, etxeratzeko edo gosaltzera joateko bidea hartu dute herritar askok, indarrak hartzea beharrezkoa baitzen zezen plazara txarangen atzetik joateko; 7:45eak aldera, Alde Zaharreko elkarteetako txarangekin egin dute askok igoera. Besteak beste, Txapel Haundi, Urdina Txiki, Sukalde, Arco Iris, Aiz Orratz eta Kabila txarangak izan dira, Trianguloa plazatik igaro ondoren, San Frantzisko ibiltokitik igoera egin dutenak.

Erlazionatuak

Inauterietako diana, Alde Zaharreko txarangekin

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 mar 01 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!