Etxeratzeko asmorik ez

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko martxoaren 1a

Tolosako Udal Txistulari Bandak alborada jo du udaletxeko arkupeetan, Berdura plazan eta Gorriti plazan. Herritar ugari bertaratu da udaletxe atarira, ia denak etxetik igaro gabe oraindik; mozorro ederrak ikusi ahal izan dira bertan.

Goizeko 6:00ak. Atzo Tolosara gerturatutako parranda zale askok, nekeak eraginda, etxerako buelta hartu dute; tartean, ordea, badira oraindik ohean sartzeko gogorik ez dutenak. Bost axola die txistuaren soinuak; udaletxe atarian Udal Txistulari Bandak eskainiko duen alboradara gerturatu diren guztiek partekatzen duten gauza bakarra dute: festarako grina.

Eta hasi da alborada, Segurako Alborada obrarekin. Lehen notak entzutearekin batera, saltoka hasi dira herritarrak, anis edalontzia eskuan eta gailetak ahoan. Atzoko mozorro berarekin jarraitzen zuten gehienek; batzuek irudimen handikoak plazaratu dituzte: La Jodedera taldeko musikariak bertan izan dira, eta Tolosako udal langileek (brigadakoek) kide berri baten laguntza izan dute. Behin udaletxe atariko lanak amaituta, Berdura plazara joan dira txistulariak, eta bertatik, Gorriti plazara.

Erlazionatuak

'La Jodedera' taldea, alboradan

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 mar 01 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!