Aurten Ataria Irratia tokiz mugituko da, Fronton tabernako terraza gure egin dugu eta bertatik kontatuko dizuegu Tolosan gertatzen den guztia. Beraz, Zaldunita, astelenita eta asteartita goizean, 10:00etatik 14:00etara, zuzeneko bereziak Tolosako Fronton-etik.
Eta Tolosara etortzekoa bazara, etorri gu gauden lekura lasai, zure inauterien berri izan nahi dugu eta.
