Berazubiko danborrak atera dira kalera

Ataria 2022ko otsailaren 26a

Danbor hotsek esnatu dute Tolosako arratsaldea. Aurtengoan, haurren danborrada antolatzeko aukerarik izan ez bada ere, helduen Berazubiko taldeak jarri dio danbor hotsa Tolosari.

18:30erako Trianguloa plaza hartu dute danbor hotsek, eta jendea bildu dute bueltan danbor doinuak entzuteko.

Tolosako inauterietan, Zaldunita bezperan ohikoa izaten da danborrada. Lehenik haurren txanda, eta San Frantzisko kalea zeharkatu ohi zuten, baina jakina den moduan, ez du guzti hori antolatzeko denborarik eman. Helduen danborrada ere jendetsuagoa eta elkarte gehiagok parte hartuz egiten da, baina guztiaren gainetik danborrada egin eginda. Danbor hotsak ez dira faltatu eta Tolosako Alde Zaharra astindu dute. Trianguloa plazan lehen piezak jo ostean kaleetan barrena sartu dira Berazubiko danbor jotzaileak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!