Txikienen algara handienak eragin dituzte

Tolosaldeko Ataria

Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa kalera atera da Zaldunita bezperan. Herriko kaleak zeharkatu dituzte jai giroan.

Gernikako Arbolatik abiatu dira Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak dultzaineroen laguntzaz eta herriko kaleak zeharkatu dituzte, ohitura duten bezala, Zaldunita bezperan.

Zenbait plazetan geldialdiak egin dituzte eta dantzan aritu dira erraldoiak. Umeek korri egin dute buruhandien aurretik eta txikienen algara eta poza eragin dute erraldoiek.

Erlazionatuak

Erraldoien dantza Plaza Zaharrean

Tolosaldeko Ataria 2022 ots 26 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!