Dantza giroa herriko txoko guztietara eraman dute

Ataria 2022ko otsailaren 26a

Udaberri dantza taldeak antolatuta Dantzari Txikien kalejirak alaitu du Zaldunita bezperako goiza. Herriko hainbat tokitan eskaini dituzte saioak.

Triangulotik kalejiran abiatu dira eskualdeko dantzari txikiak fanfarrearen doinuei jarraituz. Ehunka gaztetxok erakutsi dute dantzarako grina herriko plazetan eskainitako emanaldietan.

Udaberri dantza taldeak antolatzen du urtero hitzordua, iaz pandemia tarteko, ez zuten kalejirarik antolatu, baina aurten inauteriak berreskuratuta goiz pasa ederra egin dute dantzari txikiek. Hamaiketakoarekin amaitu dute gaurko jarduna.

Erlazionatuak

Oinak arin-arinak

Ataria 2022 ots 26 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!