Emakumeen burrunba inauteri doinuez

Ataria 2022ko ots. 25a, 22:05

Ostegun Gizeneko ajerik izango zen seguruenik gaurkoan etxe batean baino gehiagotan. Bada, emakumeek euren danborrekin ajeak astindu dituzte ohitura den gisan Ostiral Meheko danborradarekin. Alde Zaharreko bizilagunak leihoetara atera dira inauteri doinuez alaitzera. 

Iluntzeko zortzi t'erdiak puntu-puntuan zirenean, Oargi elkarte paretik abiatu dira emakumeak euren danborrekin batera. Oargi atzean utzita, Tolosako Alde Zaharra kalez kale eta danborren burrunbak lagundurik ibili dute. Ibili, jo, atseden hartu, berriro makilak astindu eta ikusleak txistuka jarri dituzte danborradak irauten zuen bitartean.

Haur, gazte eta helduak, guztiak gidarien aginduei jarraika. Eta emakume danbor-jotzaileek ere bazituzten jarraitzaileak, kalejiran herritarren babesa izan dute. Ostiral Mehea izanik ere, festa doinuetarako gosea bazuten inguruan zebiltzatenek.  

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!