Zain, korri, brinko

Tolosaldeko Ataria

Ostiral Mehe arratsaldean Tolosako zezen plaza algararako gune bilakatu da dozenaka haur eta gazterentzat. Urduri, zezen txikiak noiz aterako zain, barrera atzean jarririk; atea ireki bezain pronto korri eta brinkoak ez dira falta izan hondarrean.

Zezen plaza berriro ere kolorez eta doinuz jantzi da inauterien bigarren egun honetan. Kabi Alai txarangaren doinura ireki dira zezen plazako ateak eta baita zezen txikiak hondarreratu ere. Eguraldia lagun izan dute bertaratu diren haur, gaztetxo eta helduek, eta gaurko egunez doan zenez, ez da jenderik falta izan harmailetan.

Joaldunek euren lana egin behar izan dute zezen txikiak berriro ere etxeratzeko. Edonola ere, inauterietan ohitura bihurturiko zezen festaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek; hondarrean bertan eta baita harmailetan ere. Konfeti eta serpentinak berriro ere aire eta lurrean. Zezen plaza iaz ez bezala koloretsu.

Erlazionatuak

Kabi Alairen doinura zezen txikien festa

Tolosaldeko Ataria 2022 ots 25 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!