Presoak gogoan izan dituzte

Ataria 2022ko otsailaren 24a

Ostegun Gizeneko zezen festa hasi aurretik, hainbat solidario izan dira zezen plazan, euskal presoen inguruko aldarrikapenak egiten. «Aurtengo inauterietan ere presoak gogoan izan ditugu, baita askatasun politikoen zabalpena eta amnistia osoa aldarrikatu ere», esan dute. Askatasun politikoak defendatu, amnistia osoa zioen pankarta erakutsi dute plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!