Egitaraua: asteartita

Ataria 2022ko martxoaren 1a

Asteartita

  • 06:00. Udal txistulari bandak Alborada joko du udaletxeko arkupeetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
  • 08:00. Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar Zezena zezen plazan. Ondoren, kalejira.
  • 11:00. Plaza Berrian sokamuturra Sukalde txarangak alaituta.
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
  • 12:00. Plaza Berrian txarangen bilkura: San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren, kalejira Gaztelako Ateraino.
  • 15:45. Udal txistulari bandak ohiturazko ibilbidea eginez Idiarena pieza joko du.
  • 16:00. San Esteban, Veleta eta Txapel Haundi txarangen kalejira Plaza Zaharretik zezen plazara.
  • 16:30. Zezenak zezen plazan; txarangak eta udal txistulari banda ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
  • 19:00. Dantzaldia Berdura plazan San Esteban, Veleta eta Txapel Haundi txarangekin.
  • 23:30. Incansables Zaharrak txarangen irteera.

2022ko Inauterietako egitaraua

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!