Zezen festak egingo direla baieztatu du udalak

Ataria 2022ko otsailaren 23a

Tolosako Udalak baieztatu du zezen festak egingo dituztela inauterietan. Bihar izango da lehen hitzordua; ohi bezala 16:30ean izango da eta Pintxana eta Kabi Alai txarangek alaituko dute.

Sarrerak salgai daude jada Bibe.me webgunearen bidez. Palkoetako, tendiduko eta harmailetako sarrerak jarri dituzte salgai agortu arte. Pertsona bakoitzak, gehienez, bost sarrera eskuratu ahal izango ditu. Sarreren %5a zezen plazako leihatilan salduko da, 15:30etik aurrera ikuskizun egun bakoitzean. Leihatilan bertan egingo da publiko, egun bakoitzean salgai jarriko den sarrera kopurua.

Tolosako Udalak astelehenean eman zuen egitarauaren berri eta zailtasunak zailtasun ia egitarau osoa mantendu dutela esan zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!