Estilo librean ere bikain aritu dira Alpino Uzturrekoak

Ataria 2022ko otsailaren 22a

Alpino Uzturre elkarteko iraupen eskiatzaileek Euskadi eta Nafarroako txapelketetan parte hartu dute asteburuan.

Candanchun, larunbatean, hirugarren jardunaldia izan zen jokoan, eta estilo libreko probak egin zituzten. Zerua estalia eta elur bustia eta motela zegoen. 91 partaidek parte hartu zuten, eta txapelketetan lehiatzen zirenez gain, Aragoiko, Madrilgo eta Frantziako Azun elkarteko eskiatzaileek parte hartu zuten. Euskadi eta Nafarroako txapelketen sailkapen bateratuan, Alpino Uzturrekoek emaitza hauek lortu zituzten: 14 urtez azpiko nesketan (5 kilometro) June Aranburu izan zen irabazle; 16 urtez azpiko mutiletan (5 km.) Hodei Juaristi bigarren; 16 urtez azpiko nesketan (5 km.) Laia Azpilgain bigarren; 18 urtez azpiko nesketan (10 km.) Alaia Juaristi irabazle eta Laia Arakama bosgarren; eta mutilen absolutu mailan (10 km.) Igor Aranburu bosgarren eta Mikel Plazas seigarren izan ziren.

Igandean, erreleboan txanda izan zen. Maila absolutuan (3x5 km.), Alpino Uzturreko Mikel Plazas, Igor Aranburu eta Alaia Juaristi hirukotea bigarren izan zen. Gaztetxoen mailan (3x2,5 km.), Alpino Uzturreko Laia Azpilgain, June Aranburu eta Hodei Juaristi hirukotea bigarren izan zen. Igandean eguraldi eguzkitsua eta elur azkarra izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!