Inauterien atarikoa

Tolosaldeko Ataria

Geroz eta gutxiago falta da Ostegun Gizenerako, eta jada ohiko hitzorduetara biltzen ari dira herritarrak. Gaur goizean Aiz-Orratz elkartearen Haur Jaialdia egin dute eta nola ez, elkarteko txarangaren kalejirarekin hasi da ospakizuna.

Lehen txaranga hotsak entzun ahal izan dira gaur, Tolosako kaleetan. Aiz-Orratz elkarteak 53. Haur Jaialdia egin du Leidorren, eta bertara iristeko ohiko kalejira egin dute elkartetik abiatuta. Trianguloan egin dute geldialdia eta han Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak batu dira festara.

Oraindik ez da jai eguna bukatu Tolosan, 19:00etan Urdina Txiki Elkartearen txanda izango da. Kaldereroen Konpartsa aterako du eta Plaza Zaharretik abiatuta, Alde Zaharrean zehar zabalduko dute jai giroa. 23:30eatik aurrera txaranga doinuak entzuteko aukera izango da berriz ere, Incansables txaranga ibiliko baita kalez kale.

Erlazionatuak

Aiz Orratz elkartearen Haur Jaialdia

Tolosaldeko Ataria 2022 ots 19 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!