Imanol Rojok 21. postuan amaitu du azken iraupen proba

Ataria 2022ko otsailaren 19a

Argazkia: @RFEDInv

Iraupen eskiko azken proba ordubeteko atzerapenarekin hasi da Zhangjiakoun. 50 kilometroko estilo libreko irteera izan behar zuen baina 30 kilometrora murriztu dute proba, kirolarien «segurtasuna» zaintzeko.

Imanol Rojo eskiatzaile tolosarrak 21. postuan amaitu du Pekin 2022ko iraupeneko azken proba. Rojok bere hirugarren Olinpiar Jokoetan parte hartu du, eta gaurko proban Bolshunovengandik 3 minutu, 17 segundo eta zortzi hamarrenera helmugaratu da.

31 urteko tolosarrak, Olinpiar joko hauetan jokatutako eskiatlon proban lortutako 21. postua berdindu du gaurko saioan. 15 kilometroko proban ere lehiatu zen, estilo klasikoan, eta 39. postuan amaitu zuen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!