Bandres-Karolo proba martxoaren 12 eta 13ra atzeratu dute

Ataria 2022ko otsailaren 17a

Berez asteburu honetan, otsailaren 19 eta 20an zen egitekoa Bandres-Karolo mendiko eskiko proba, Belaguako mendietan, baina ezinbestean martxoaren 12 eta 13ra atzeratzea erabaki du antolakuntzak. Une honetako elur baldintzak eskasak direlako atzeratu dute.

Asteburu horretan Izaban egon ezin dutenek, posta elektronikoz jarri daitezke harremanetan antolakuntzarekin, dirua itzuli ahal izateko, otsailaren 27ra bitarte. Parte hartzaileek ez badute kontrako mezurik igortzen, data berrian bertan izango direla ulertuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!