Zuhaitz azoka egingo dute larunbatean

Ataria 2022ko otsailaren 14a

2022ko lehen azoka berezia izango da larunbatean. Zuhaitzak, zuhaixkak, haziak eta landareak erosteko aukera izango da Alondegia plazan.

Tolosako Udalak esan du "behin osasun egoera hobetuta" Zuhaitz azoka egitea erabaki duela. Pasa den urtean ez zuten egin, baina aurten zuhaitzak, zuhaixkak, haziak eta landareak izango dira protagonista larunbat honetan. Alondegia plazan egingo dute eta guztira zortzi postu jarriko dituzte 09:00etatik 14:00etara. "Egun hau landare eta zuhaitz mota ugari ikusi eta erosteko aproposa izateaz gain, haiei buruzko zehaztasunak galdetzeko ere egokia da. Izan ere, gustura erantzuten diete mintegietako arduradunek bertaratutakoen kezka eta galderei". Zuhaitz azoka bereziarekin batera larunbateroko azoka izango dela gogoratu du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!