Lan gehiegikeriei buruzko solasaldia

Ataria 2022ko otsailaren 10a

Tolosaldeko Langile Autodefentsa Sareak antolatu du, eta larunbat goizean izango da, Tolosako Abastos eraikinean.

Tolosaldeko Langile Autodefentsa Sareak solasaldia antolatu du larunbat honetarako, hilaren 12rako, Tolosako Abastos eraikinean, 11:00tan. Autodefentsa saretik azaldu dutenez, bertan, laneko gehiegikeriei aurre egiteko zenbait gako emango dituzte. Bategin, Goierriko Langile Autodefentsa Sareak ere parte hartu duela adierazi dute.

Solasaldia Tolosako kutur etxean egitea aurreikusi bazuten ere, "azken orduko arazoak medio", Abastosera lekualdatu behar izan dute. Ekimen honekin, azken hilabeteetan Normaltasun berria, langileon miseria lelopean martxan izan duten dinamikari amaiera emango diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!