2022/02/07 - 2022/02/25 00:00
Asiako txotxongiloek, harrera ona izateaz gain, lotura berezia dute txotxongiloen munduarekin eta bereziki Topic-ekin. Kultur eta gizarte-idearioan oso integratuak, txotxongiloak era askotara erabili dira Asiako hego-ekialdeko herrialdeetako balioak eta tradizioak adierazteko. Era askotako kartel eta txotxongiloen erakusketa honen bidez, munduko txoko honetako bizitzako hainbat esparrutan txotxongiloek duten presentzia erakutsi nahi diote bisitariari.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?