2022/02/09 18:30

Omenaldia

Omenaldia
Tolosako Udaleko areto nagusia, Tolosa

Duela 100 urte Tolosan martxan jarri zen euskal eskola omenduko dute Tolosako Udalak eta Galtzaundi Euskara Taldeak. 1922ko urtarrilaren 9an zabaldu zuten Tolosako Euskal Ikastola, Gorriti plazan. Lehenengotarikoa izan zen Euskal Herrian umeei euskaraz irakasten. Urteurrenaren harira eskola omentzeko ekitaldia egingo da otsailaren 9an, 18:30ean, Tolosako Udaleko areto nagusian. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!