Sindikatuek deitu dute elkarretaratzea, Osakidetzaren "gainkarga eta utzikeria" salatzeko. Lehen arreta egoera larrian dagoela, eta "aurreko olatuaren bukaeran bota zituzten 4.000 langileak berriz ere kontratatzeko" eskatu dute elkarretaratzean bildu direnak. Villabonako osasun etxeko langileek Beatriz Unzue alkatearen eta Arantza Lopez gizarte zerbitzuetako zinegotziaren babesa jaso dute.
