BABESTUTAKO EDUKIA

Tradizioa irauliz

1990 Gastroteka 2021ko abe. 18a, 11:58
Miren Asiron 1990 gastrotekan. R.C.

Miren Asiron Igeak 1990 Gastrotekako detaileetan jarri du azpimarra: «Ez gara taberna soil bat, gastroteka bat gara, eta detaileak zaintzen ditugu».

Zer du berezi 1990 gastrotekak?

Detaileak zaintzen ditugu eta mimoz zaintzen dugu eskaintza guztia. Otorduetan hanburgerrak dira gehien eskatzen direnak eta asko zaintzen dugu produktua. Osagai guztiak maila gorenekoak dira eta osagai bakoitza zaintzen dugu emaitza bikaina lortzeko. Pintxo asko ditugu ere, eta asteburuetarako pintxo berezi eta landuagoak prestatzen ditugu.

Edarietan mimo bera jarriko duzue...

Kopa on bat hartu nahi duten asko etortzen dira gurera. Ginebra eta garagardo aukera zabala dugu adibidez. Ez dugu barrileko garagardorik, tankeetan ditugu, kopa hotzetan eskaintzen ditugu... asko zaintzen ditugu detaile guztiak. Ardo asko ditugu ere eta berriak ekartzen goaz. Gipuzkoan Rioja dago hedatua, baina Ribera, Bierzoren bat eta Kataluniako Somontanoko batzuk ere baditugu.

 

ERREZETA

Hanburger zaporetsu eta koloretsua da Etxekoa. Mimoz aukeratu dute izena 1990 gastrotekan, detaile guztiak mimoz zaintzen baitituzte. Etxekoa da, etxean bezala sentiarazten duen hanburgerra delako, baina Bertakoa ere izan zitekeen, bertako produktuekin egina dagoelako. Entrekot hanburgerra du oinarrian, plantxan eta puntuan egina. Letxuga, pikillo piperrekin egindako krema zaporetsua eta Idiazabal gaztak laguntzen diote hanburgerrari, ezkontza perfektuan. Tradizioa oinarri duen hanburgerra da Etxekoa; entrekota, pikillo piperrak, gazta eta letxugaren ohiko eskaintza irauliz. Zapore eta kolore askoko hanburgerra da Etxekoa, eta Miren Asiron Igeak hanburgerra maila gorenera eramateko edariak proposatu ditu ere. Batetik, ardo beltza; gorputz askoko Rioja bat izan daiteke edo izaera handia duen Ribera del Duero bat. Bestetik, IPA garagardo bat proposatu du; fruta kutsua emango dio otorduari eta hozkada bakoitza baino lehen freskura lortzen lagunduko du.

OSAGAIAK

- Entrekot hanburgerra

- Letxuga

- Tipula karamelizatua

- Idiazabal gazta

- Pikillo piperrekin egindako krema

- Hanburger ogia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!