2021/12/23 11:30 - 19:00
Erronka berriak: IKTen erabilera arduratsu bati begira, gazteekin lan egiten duten eragileei zuzendutako ikastaroa egingo da abenduaren 16an eta 23an Hazkunde erakundearen eskutik. IKT-en erabilera eta ondorioak landuko dira, eta, besteak beste, bideo jokoen eta sare sozialen abantailak eta arriskuak aztertuko dira, eta horien erabilerara bideratutako autobabeserako jarraibideak ikasi ahalko dira. Mundu errealeko eta birtualeko jarrerak aztertuko dituzte parte hartzaileek, eta IKTen eremuan indarkeria sexistak duen presentzia ere jorratuko dute. Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Abenduaren 16an eta 23an goizez eta arratsaldez eskainiko da. Goizez 11:30etik 14:30era eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara izango dira saioak, eta izena emateko gazteria@tolosa.eus helbidera idatzi beharko da (goizeko saioetarako ez da lekurik geratzen).
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?