'Pintxo tour etxean' dokumental laburra estreinatuko dute ostegunean

Ataria 2021eko abenduaren 13a

Pintxo Tour ekimena antolatzen du Zutani elkarteak.

Zutani elkarteak emanaldi berezia antolatu du Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunaren harira.

Ostegunean, hilak 16, 'Pintxo tour etxean' dokumental laburraren estreinaldia egingo dute 19:00etatik aurrera, Topic zentroan. Tolosan egin zuten dokumentala eta Zutani elkarteak zuzendu du. Tolosaldean bizi diren 4 familiaren testigantzak jasotzen dira bertan. Dokumentaleko protagonistak egongo dira emanaldian eta dokumentala eta gero solasaldi batean hartuko dute parte. Zutani elkarteak esan du CEAR Euskadik parte hartuko duela ekitaldian, Tolosan bizi diren hainbat pertsonaren testigantza eskaintzeko.

Eguna bukatzeko Irungo Harrera Sareko kide batek hitzaldia eskainiko du. 2018. urteaz geroztik Europako iparraldera doazen afrikarren pasabide bihurtu da Irun. Sareak laguntza ematen die, harrera eginaz, eta pertsona horiek bizi duten egoeraren berri emanaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!