Hainbat emanaldi daude ikusgai gaurko egitarauan, eta horietako bat Asturiasko Tras la Puerta Teatro taldearen Tres teatros o cuatro emanaldia da, eguerdian kultur etxean eskaini dena. Familia osoarentzako ikuskizuna da, eta paperez eginiko txotxongiloak erabiliz egiten dute antzezlana. Arratsaldean, bigarren emanaldia eskainiko dute.
Ikusi Titirijai jaialdiaren egitaraua albiste honetan