Zer berri?

Nor ezkutatzen da Tik-Tok fenomenoaren atzean?

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko azaroaren 2a

Hemen duzue Zer Berri? saioaren bigarren pilula. Azken asteetako tendentziak eta teknologia kontuak izan ditugu hizpide. Horren azkar bizi garenez, jada zahartu diren berriak kontatzen dizkizuegu; hala ere, etengabe berritzen joango gara.

Bigarren saio honetan, fenomeno bilakatu den Tik-Tok sare sozialaren sortzailea gehiago ezagutu dugu. Horrez gain, Nokia 6310 mugikorraren itzuleraz, Instagram ordenagailutik erabiltzeko aukerez eta sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan erronka berrienak azalduko dizkizuegu. Ongi etorri Zer Berri? irratsaioaren bigarren saiora!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!