Gozoak banatuko dituzte larunbatean

Ataria 2021eko urriaren 28a

Goxua azoka berezia egingo ez bada ere, ekimenari keinu bat egingo zaio Tolosako gozotegietan herritarrei gozoak banatuz.

Tolosako Udalak aste hasieran azaldu zuen aurten Goxua azoka ez egitea erabaki dutela. Ekainean egin zuten lehen bilera gozogileekin eta irailean bigarrena, eta orduan hartu zuten erabakia. "Azokako postuak irailerako esleituta egon ohi dira, eta kasu honetan ez zen posible ikusten", azaldu zuen Nerea Letamendia Tolosako Udaleko azoketako zinegotziak. 

Bada, azoka berezia egingo ez badute ere, Goxua azokari keinu bat egingo diote gozogileek larunbat honetan. Izan ere, gozoak banatuko dituzte Tolosako Saizar, Gozona, Rafa Gorrotxategi eta Eceiza artisau-gozotegietan. Udalak herritarrak animatu ditu gozotegietara hurbildu daitezen.

Gozogintzarekin lotuta, bestalde, Tolosa Gourmetek gozogintzaren inguruko lan antropologikoa egin duela ere azaldu dute udaletik, eta lan horrekin datozen urteetan "zerbait polita" egin ahalko dutela esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!