Itaiak Gasteizko erailketa matxista gaitzetsi du

Ataria 2021eko urriaren 14a

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deituta elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Tolosan, azken erailketa matxista salatzeko.

"Etsaiaren boterea mantentzeko funtzioa betez norma kultural bilakatu den ideologia matxistak gizonaren gailentasunerako testuinguru paregabea sortzen du, eta ondorioz, emakume langileon aurkako erasoak etengabe gauzatzen dituzte, gure zaurgarritasun egoera baliatuz", esan dute. Eraso ororen aurrean erantzun eraginkorrak eman behar direla eta emakumeak egoera horretatik askatzeko baliabide ekonomiko zein sozialak garatu behar direla gehitu dute. "Guk horren hautua egin genuen eta hemendik aurrera ere gure ekarpena egiten jarraituko dugu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!