Ekain Larrea eta Usoa Ostolaza izan dira azkarrenak

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 12a, 13:40

Goizean egin dute 33. Tolosako Herri Krosa eta helduen kategorian 153 parte hartzailek osatu dituzte 8,1 kilometroak.

San Esteban auzo elkarteak antolatzen du urtero Tolosako Herri Krosa. Goizean, giro ederrarekin egin dute lasterketa 165 korrikalarik; helmugara 153 parte hartzaile iritsi dira. 11:00etan abiatu dira San Esteban auzotik, eta leku berean izan dute helmuga 8,1 kilometroren ondoren.

Denetan azkarrena Ekain Larrea Aranguren antzuolarra izan da, 25:48ko denborarekin; bigarren postuan, Joseba Olaetxea Amenabar tolosarra helmugaratu da 25:56ko denboran; eta jarraian, 27:03ko denbora eginez, Iker Manso Blazquez tolosarrak gurutzatu du helmugako marra.

Emakumeetan, berriz, Usoa Ostolaza Zabala leitzarra izan da helmugaratzen lehena, 30:10eko denborarekin; berehala izan du atzetik Izaro Rubio Lasa ordiziarra 30:19ko denboran; podiuma osatzen hirugarrena Izaro Perurena tolosarra izan da, 30:52ko denbora eginda.

Lehen lasterkari tolosarrak Izaro Perurena eta Iker Manso izan dira. Helduen lasterketaren ostean etorri da haurren txanda: Txiki krosa. Bi proba egin dituzte; batetik 6 eta 8 urte artekoentzat, eta bestetik 8 eta 14 urte artekoentzat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!